Eguraldia

Tiempo Zumárraga

2012-01-07

Voyager 2 espazioa aztertuz.

Lehenik Voyager 2 zunda Eguzki Sistemaren planeta urrunenak aztertzeko erabili zen, baino helburu hau bete zuenean beste zeregin bat jarri zioten, zunda inter-espaziala bihurtuz.
Bere arrebaren pausoak jarraituz (Voyager 1) Eguzki Sistemaren talka muga zeharkatu eta Eguzkiaren menpetik aldendu egin da.

2011ko Azaroak 4ean NASAkoek zenbait agindu eman zizkioten, hau da,  bere erreserbako motorra pizteko agindu zioten, honek erabili beharko duen energia murriztu egingo du eta honen ondorioz 34 urtetako zundak gehiago iraungo du espazioan lan egiten. Hurrengo egunean zundaren baieztapena ailegatu zen. Honek 10 urte seguru gehitzen ditu, baino esaten da 2030.urterarte agian ailegatu daitekela.

Uranoren Astronomia

2012-01-04

(Mitologia) Uranoren Emazteak eta seme-alabak

Uranok izan zituen seme-alaba guztiak, Gearekin izan zituen, Afrodita izan ezik, Kronok bere aita zikiratu eta erauzitako sexu organoak itsasora bota zituenean jaio zena.

Ziklopeak: Arges, Brontes, Esteropes
Hekatonkiroak: Briareo, Koto, Giges
Titanak: Zeo, Krio, Kronos, Hiperion, Japeto, Ozeano
Titanideak: Febe, Mnemosine, Rea, Tea, Tetis, Temis
Eriniak: Alekto, Tisifone, Megera
Erraldoiak
Meliadeak

2012-01-02

Oberón Satelite handia.

Oberón satelitea, baita ere ezagutzen da Urano V izenarengatik, Uranoren sateliterik handiena da; naiz eta beste satelite txiki gehiago egon  kanpoaldean, Oberón sateliterik urrunena bezala hartzen da. Bere izena William Shakespearen “A Midsummer Night’s Dream” lanaren “El rey de hadas” pertsonaiarengatik dator. Bere orbita Uranoren magnetosferatik kanpo dago.
Nukleo harkaitza du eta kanpoaldean izotz manta bat, esaten da bi hauen tartean ura likido egoeran dagoela, batez ere bi hauen arteko limitean.
Bere geruza kraterres beteta dago, asteroideen edo kometen talkaren bidez osatuak.
Voyager 2 zundak ateratako argazkien bidez bere azalaren 40% kartografia-tu egin dute.

2011-12-29

Uranoren ardatza.

Uranoren ardatza Eguzki Sistema osoaren ardatz arraroena da, hau esaten da zeren eta bere ardatzaren inklinazioa 97,7 gradu ditu. Honek esan nahi du Uranoren estazioak aldaketa ugari dituztela beste planeten estazioekin alderatuz. Adibidez, ipar poloa eguzkira begirantz dagoenean beste poloa , hau da hego poloa, ez du eguzki izpirik jasotzen eta ardatza hain inklinatuta dagoenez esaten da polo bakoitzak 42 urtez jasotzen duela eguzki izpiak etengabe, 42 urteko egun bat 42 urteko gau bati jarraituz.
Baino Uranoren ekuatorea eta eguzkia parean jartzen direnean “alineación” esaten da Uranok gau-egun periodo normalak dituela denbora batez.
Ez dakigu zehazki zein da ardatza hain inklinatuta egoteko arrazoia baino pentsatzen da Urano sortzen ari zen bitartean protoplaneta batek jo zuela eta desorekatu egin zuela. Beste arrazoi bat,eguzki sistemaren beste planeta erraldoien grabitazio indarraren errua izan dela.